Biolentzia politikoaren gaia usu tratatu da Euskal Herriko zineman. Egia izanik ere film gehienek ez dutela lortu beste herrialde batzuetan haien parekoek edukitako arrakasta eta errekonozimendua (Irlanda, adibidez), azken urteetan egindako zenbaketen arabera, Franco hil zenez geroztik, berrogeita hamar film luzetik gora ekoitzi dira euskal gatazkaz. Istorio gehienetan, etakideak, poliziak edota haien biktimak agertu dira protagonista gisa. Politikari lokala aldiz, bigarren plano batean azaldu da zenbait kasutan, tramaren sostengu gisa funtzionatuz. Artikulu honetan, 1980ko hamarkadan Hego Euskal Herrian ekoitzitako bost film luzeek Herri Batasuneko kidegoa nola karakterizatu zuten aztertuko dugu. Gure hipotesia zera da: filmek marrazten duten ezker abertzalearen erromantizismotik intolerantziarako bidean, HB elementu negatibo bezala estereotipatu duela zinemak; batzuetan, ETA bera baino gehiago.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.