Zeharkako ebaketa prozesuak metalezko bobinak ebakitzeko edo aurre-formatuen murrizketetarako erabiltzen dira. Ebaketa eragiketaren emaitzak, ebaketa kalitateari eta prozesuaren indarrei dagokienez, prozesuaren parametroen eta materialaren portaeraren araberakoak dira. Prozesuaren parametroen ondorioak zehazteko, ebaketa prototipo hidrauliko bat erabiltzen da zeharkako ebakidura eragiketak eginez 10 mm-ko lodiera duen erresistentzia handiko altzairuzko xafla batean. Emaitza hauek prozesuaren indar eskakizunak ulertzen eta bezeroen ebaketa kalitatearen baldintzak betetzen lagunduko dute.Hitz gakoak: Zeharkako ebaketa, prozesuaren parametroak, xafla lodiak, ebaketa indarrak eta ebaketaren kalitatea.
Mailu bidezko forjaketa prozesua era askotariko propietate mekaniko altuko piezak fabrikatzeko erabiltzen da. Forjaketa prozesu hauek egoki diseinatzeko, geroz eta gehiago erabiltzen dira elementu finitu bidezko simulazio softwareak. Software hauen sarrera-datuak egokiak izatea berebizikoa da simulazioen emaitzak fidagarriak izan daitezen, horien artean materialaren portaera definitzea atal garrantzitsuenetakoa delarik. Zoritxarrez, deformazio abiadura handian materialek duten portaera mekanikoa karakterizatzeko entsegu-makina komertzial oso gutxi daude. Hutsune hori betetzeko garatu den laborategi eskalako forjaketa-mailu berri bat aurkezten da artikulu honetan. Makina berri honetan egindako entseguetako emaitzen azterketa egin da, lortutako emaitzak itxaropentsuak izanik.Hitz gakoak: Mailu-forjaketa, abiadura handiko entseguak, materialen karakterizazioa
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
customersupport@researchsolutions.com
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Copyright © 2025 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.