Etorkizunean, batez ere sektore aeronautikorako, Inconel 718 piezen fabrikazio-prozedura eraginkorragoa posible den aztertzeko lehen urratsak eman dira lan honetan. Forja-prozesuak propietate mekaniko oso onak eskaintzen ditu, baina geometria konplexutasuna mugatua dauka. Aldiz, fabrikazio gehigarriak diseinu askatasun handia ematen du, baina prozesu honekin fabrikaturiko piezen portaeraren inguruan ziurgabetasuna handiagoa da. Hortaz, lan honetan bi prozesu horien arteko hibridazioa aztertu da, prozesu bakoitzaren alderdi ahulei aurre egiteko asmoz. Zehazki, fabrikazio gehigarriaren barneko Laser bidezko Zuzeneko Energia Gehikuntza (L-ZEG) teknologia erabili da, materiala desira den gunean gehitzeko aukera eskaintzen duelako eta beraz, hibridaziorako prozesu egokia delako. Ikerlan honetan, lehendabizi Forjaturiko Inconel 718 oinarriaren gainean L-ZEG bidez xehetasunak gehitzeko parametro optimoak zehaztu dira. Loturaren kalitatea analisi metalografiko bidez baieztatu da. Bigarren pauso batean, trakzioko saiakuntza bidez, fabrikazio-prozesu bien arteko lotura mekanikoa egokia dela ikusi da eta, bi prozesuen hibridazioa bideragarria dela ondorioztatu da.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.