Eskuz idazterakoan komunikazio eraginkorra lortu nahi bada, idazten denak, irakurgarria izateaz gain, abiadura on batekin idatzia egon behar du (Barnett, Henderson, Scheib & Schulz, 2009). Urte askotan klasikoa izan da letren irakurgarritasuna ebaluatzea eta azkenaldian letraren abiadura ebaluatzen duten testak garatu dira, besteak beste, HST testa Australian (Wallen, Bonney & Lennox, 1996), PAL-II testa Estatu Batuetan (Berninger, 2007) eta DASH testa Erresuma Batuan (Barnett, Henderson, Scheib & Schulz, 2007). Letraren abiadura neurtzea sinplea da eta haren eraginak garrantzitsuak dira eskolatzean: zeregin asko dago idatziz egiteko, apunteak hartu behar dira eta denbora-mugetan erantzun behar da. Gainera, neurogarapeneko idazketaren ikuspuntuaren baitan eginiko ikerketetan, letraren abiadurak testu-sorkuntzaren kantitatea eta kalitatea baldintzatzen du 16 urtera arte (Berninger & Swanson, 1994; Berninger & Graham, 1998). Bestalde, jakina da idazten den letra-jarioa haziz doala ikasmailaz ikasmaila, gutxienez DBHko 2. mailaraino eta, nazioartean ikusi denaren arabera, hazten doan letra kopuru horretan genero-desberdintasunak daude: mutilen puntuazioak esanguratsuki baxuagoak dira.Artikulu honetan, lehenik, letren irakurgarritasunaren eta abiaduraren konstruktuak azalduko dira; bigarrenik, letra-abiadurak identifikatzeak duen garrantziaz jardungo gara eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako haurren letren abiadura-batezbestekoak agertuko dira, ikasmailaren eta generoaren arabera.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
customersupport@researchsolutions.com
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Copyright © 2025 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.