“…Asimetriaren berri emateko, aurreko lan batean hasitako bidetik jarraituz (Elordieta, Elordieta & Hualde, 2018), FF-ren eta sintaxiaren eremuen arteko harremana aztertzen duten hainbat lanen ildo teorikotik abiatu naiz. Zehazki, lan horietan argudiatzen da arau fonologiko zenbaiten ezarpen-eremuak bat egiten duela fase sintaktikoarekin (Legate, 2003;Adger, 2007;Kratzer & Selkirk, 2007;Kahnemuyipour, 2009;Cheng & Downing, 2009, 2016Downing, 2010Downing, , 2011Ahn, 2015). Eta eredu honen barruan badira are proposamen zehatzagoak eginaz eremu prosodikoen eta eremu sintaktikoen muturretan (edge) oinarritzen diren analisiak (Truckenbrodt, 1995(Truckenbrodt, , 1999(Truckenbrodt, , 2005(Truckenbrodt, , 2007Selkirk, 1995Selkirk, , 2000Selkirk, , 2011Cheng & Downing, 2009, 2016.…”