Brillouin denbora-eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak estruktura handien (120 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna dute, metro bateko bereizmen espazialarekin. Lan honetan, sentsorearen merkatu-prezioa handitu gabe bereizmen espazial txikiagoa lortzeko beharrezkoa litzatekeen teknika erabiltzeak dituen efektu kaltegarriak aztertu egin dira. Izan ere, pultsu azkar bat sortzeko beharrezkoak diren Mach-Zehnder modulagailu elektrooptikoek iraungitze-ratio (ER) txikia dute. Horiek horrela, aztertu egin da pultsatutako seinalea sortzeko sorgailuak duen ERaren eragina BOTDA sentsoreen prestazioetan, akats handiak sortzen direla ondorioztatuz.Hitz gakoak: Zuntz optikoko sentsoreak, Brillouin denbora-eremu optikoaren analisia (BOTDA).