This paper offers a rhythm analysis of the Basque language. Several authors argued that Basque has characteristics of syllable-timed languages, and this work is an exercise in favor of that statement. The main contribution of the study presented here is the realization of a rhythm analysis using rhythmic correlates in Basque. Different Basque varieties have been chosen to measure their rhythm. Basque varieties considered representative of areas where there may be prosodic differences were selected, in order to see the possible inter-dialectal differences and the rhythmic characteristics of the language.
Hizkuntzaren erritmoari buruzko azterketa aurkezten du lan honek. Euskarak silabaaldiko hizkuntzen ezaugarriak dituela defendatu dute hainbat autorek eta lan honetan baieztapen horren aldeko ariketa egin da. Hemen aurkezten den azterketaren ekarpena da erritmoaren azterketa korrelato erritmikoak erabiliz egitea. Honekin batera, aipagarria da euskararen erritmoaren neurketa ahalik eta zabalena izateko euskararen eremuko zenbait hizkera hautatu direla. Prosodikoki desberdintasunak egon daitezkeen eremuen ordezkaritzat hartu diren hizkerak hautatu dira, hizkeren artean leudekeen desberdintasunak ikusteko asmoaz gain, euskararen erritmo ezaugarriak zein diren ikusteko.