Laburpena:Tesi hau bi zutabe nagusitan banatzen da. Lehenengoan, ardo-hondakinen balioa handitzeko metodologia bat garatu genuen. Lehenik, ardo-hondakinetatik polifenolak eta gantz-azidoak, bakoitza bere aldetik, erauzi genituen jariakin gainkritikoak erabiliz. Polifenolak ez dira oso egonkorrak, ordea, eta gorputzean bioeskuragarritasun baxua dute. Arazo horiek konpontzeko, polifenolak mikrokapsularatzeko teknika bat garatu genuen. Bigarren zutabean, etorkizun hurbilean kannabisa sendagai bezala erabili ahal izateko, 3 urrats eman genituen. Alde batetik, landare ezberdinak efektu ezberdinekin lotzea ahalbide dezakeen landareen kannabinoideen hatz-marka osatzeko analisi-teknika garatu genuen. Bestetik, gernuan eta plasman kannabinoideak eta euren metabolitoak kuantifikatzeko metodo bat ere garatu genuen. Azkenik, konposatu puruen eta landare mota jakinen produkzioa optimizatzeko, kimiotipo ezberdineko landareen hazkuntzan zeharreko kannabinoideen eta terpenoen garapena aztertu genuen.Hitz gakoak: Ardo-hondakinak, jariakin gainkritiko bidezko erauzketa, mikrokapsularatzea, gantz-azidoak, polifenolak, kannabisa, hatz-marka, landare-hazkuntza, kannabinoideak, terpenoak.Abstract: This thesis was divided in two lines of research. On the one hand, supercritical fluid extraction was successfully applied to a sequential fractionation of fatty acids and polyphenols from wine wastes. Unfortunately, polyphenols have poor long-term stability and poor bioavailability, so they were microencapsulated. On the other hand, 3 different studies were done around medical use of cannabis. Firstly, in order to correlate plants with their physiological effects, an analysis method was developed to establish the cannabinoid fingerprinting of different cannabis plants. A method for the quantification of major cannabinoids and their metabolites in human urine and plasma was