Lan honetan altzairu-egur petral hibrido (steel-wood purlings, SWP) baten egiturazko tipologia berria aurkezten da, CF motako altzairu hotzez eta egur laminatu errektangularrez osatua. Ondorioz, zabalduen dauden altzairuzko petralekiko hobekuntza nabarmenak lortzen dira, egurrezko petralak altzairuzko zati batzuekin indartuz. Egurrezko sekzioa ahulagoa izan arren eta altzairuak baino modulu elastiko baxuagoa duen arren, SWPren dimentsioa ez da CF motako altzairuzko petrala baino handiagoa izango. Altzairuzkoen aldean, SWP petralek mantenu-lan gutxiago dutenez eta arinagoak direnez, eraikinaren egitura nagusiak ere material gutxiago behar du. Material bakoitzak egituran duen disposizioaren arabera portaera mekanikoan duen eragina aztertzen da argiaren eta diseinuko kargaren funtzioan. Horretarako, tentsio normalaren eta geziaren diseinu-irizpideak aztertzen dira argi bakoitzean material bakoitzaren luzeraren arabera. SWPren kalkuluan hurbilpen analitikoa erabili da landu diren diseinu eskakizun teknikoak aplikatzen dituena.