“…Astigarragak, Agirrek eta Carrerak (2017) sakon deskribatu zituzten ereduaren oinarriak eta ezaugarriak. Aipatutako egileek, eredu berriaren lau ardatz nagusiak definitzen dituzte: 1) Erronketan oinarritutako programazioa 2) Zikloko irakasle-taldeek garatutako programazioak 3) Antolakuntza-malgutasuna 4) Konpetentzien araberako ebaluazioa, pertsonen eta ikaskuntzen garapenera bideratuta Aipatutako lau ardatz hauetan oinarritzen dira ETHAZI ereduaren ezaugarriak: i ) positiboki interdependentea den talde lanean oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa (Astigarraga, Agirre eta Carrera, 2017;Astigarraga eta Agirre, 2018) ii) arazo-egoera errealetan oinarritutako ikaskuntza, ikasleei egoera hori ebatzi beharreko erronka gisa bizitzeko aukera ematen diena eta horretarako ezagutza berriak eraikitzea ahalbidetzen diena (Gallagher eta Savage, 2020;Leijon, Gudmundsson, Staaf eta Christersson, 2021;Nichols eta Cator, 2008); iii) lan-munduan beharrezkoak diren konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak garatzera bideratua.…”