Laburpena: Lan honetan minbiziaren diagnosi goiztiarrerako eta tratamenduen egokitzapenerako kontzeptu berri bat aurkezten da, non gailu hibrido miniaturizatu batekin odoleko DNA zirkulatzailea analizatuz, kasuan kasuko mutazioaren presentziarik ote dagoen ezagutu nahi den. Egitura hibridodun gailua paperezko zein material polimerikozko mikro-egituraz osatuta egongo da, eta laginaren prestakuntzarako, seinalearen anplifikaziorako eta detekziorako modulu ezberdinak izango ditu. Halaber, analisiak in situ egin eta emaitzak denbora gutxian eskuratzeko aukera emango digu, kostu gutxiko analisiekin pazientearen jarraipen egokituago bat egin ahal izateko.Hitz gakoak: mikro-teknologiak, diagnostiko azkarra, in situ analisia, txip mikro-fluidiko hibridoak.Abstract: This work presents a new concept of a hybrid Point-of-Care (POC) device developed for the detection of cancer biomarkers in blood, circulating DNA, for early cancer diagnostics. The device is composed of both, paper and polymeric based selfpowered microfluidic structures and it includes several modules with different func-