“…Hilerokoari buruzko jarreren gainean egindako ikerketen berrikusketak (Marván, Chrisler, Gorman & Barney, 2017) erakutsi du jarrera negatiboak, besteak beste hilerokoa gertaera desatsegin, lotsagarri edo larritasunezko bezala definitzeak edota berari buruz urruntasunez hitz egiteak, hainbat ondorio zuzen dituela. Hasteko, hilerokoa izaten den egunetan zehar eta hilerokoa jaitsi baino lehenagoko egunetan herstura larriagoa (Marvan, Vazquez-Toboada & Chrisler, 2014), baita norbere objektifikaziorako tendentzia handiagoa ere, (Grose & Grabe, 2014;Johnston-Robledo, Sheffield, Voigt & Wilcox-Constantine, 2007), gorputz-irudi negatiboagoa (Chrisler, Marvan, Gorman & Rossini, 2015) eta azkenik hilerokoa duen emakumea hainbat ekintzatarako (kirola, igeri/bainatu edota praktika sexualak izan) gai ez dela dioten usteak ere aurresan ditzake (Marvan, Ramırez-Esparza, Cortes-Iniestra & Chrisler, 2006). Gainera ikertzaileek frogatu dute, alde batetik, hilerokoari buruzko jarrera negatiboek eta hilerokoa duten edo izango duten emakumeei buruzko estereotipoek sexismoa areagotu dezaketela.…”