Gaur egun, irakasle baten prestakuntza irakaskuntza-nortasuna eraikitzeko etengabeko prozesutzat ulertzen da eta bizitza profesional osoan gauzatzen da. Ikuspegi horretatik begiratuta, irakaskuntzako portfolio digitala prozesu horretan guztian lagunduko digun tresna da, hasierako prestakuntzan hasi eta gure etengabeko garapen profesionalean lagunduko diguna, moldakorra, malgua, irekia eta dinamikoa delako. Gainera, portfolioa digitalki eraikitzeak aukera ugari ematen dizkigu aktiboki parte hartzeko gure irakaskuntza-jardunaren inguruko gogoeta eta lankidetzako egoeretan, eta, beraz, baita gure garapen profesionalean ere. Artikulu honetan, irakaskuntzako portfolio digitala zer den, zertarako balio duen eta zer egitura, tipologia eta ezaugarri dituen deskribatzen da. Halaber, hura digitalki eraikitzearen aukerak eta abantailak nabarmentzen dira, bai hasierako prestakuntzan bai etengabeko garapen profesionalean. Bestalde, portfolioa egitean kontuan hartu beharreko zenbait aholku ere ematen dira.