Musika bat luzaroan irauteko, musika-notazioa izan da euskarri bakarra soinua grabatzeko teknologien asmakuntzaren aurretik. Gaur egun, bi aukera hauek elkarrekin bizirauten dute modu eraginkor batetan, eta biak dira erabiliak ikerketa etnomusikologikoetan. Artikulu honetan, notazioa eta grabaketen inguruko azterketa eta gogoeta bat aurkezten da, gauden Aro Post-digitaletik atzera begira, modu kritiko batetan. Euskal Herrian erreparatuz eta aintzinako euskal kantuaren arrastoak ia galdurik daudelarik, folkloristek XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran kantutegietan bildutako musikaren irakurketa sakon bat egitea beharrezkoa da. Izan ere, zituzten helburuak eta metodologiak, ez dira egungo etnomusikologiarenak.