Laburpena: GIB birusa, giza historian zehar gertatu den pandemiarik hilgarrienetariko baten eragilea da, HIESa alegia. Nahiz eta azken urteetan HAART terapia antirretrobiralari esker heriotza tasa asko murriztu den, infekzio berrien kopurua etengabe emendatzen ari da. Hori dela eta, badirudi pandemiari azkenik amaiera eman ahal izateko txerto prebentibo baten garapena izan daitekeela jokaera eraginkorrena. Hala ere, birusak garatu dituen estrategia natural desberdinek eta immunizazioz sortu nahi diren antigorputz neutralizatzaileen ezaugarri bereziek oso zaila egiten dute infekziotik babestuko lukeen txertoaren garapena. RV144 entsegu klinikoaren eraginkortasun apalek eta espektro zabaleko antigorputz neutralizatzaileekin immunizazio pasiboz lorturiko emaitzek iradokitzen dute hurbilago gaudela txerto eraginkor baten garapena lortzetik. Orain arte hainbat txerto mota erabili diren arren, emaitza onik ez da lortu. Hala ere, sakon aztertzen ari da bai immunogeno naturalen egitura, bai immunogenoak ezagutzen dituzten antigorputzen egitura, eta badirudi, besteak beste, ikerketa horiek bide berriak irekiko dituztela txerto berrien diseinuan.
Hitz gakoak: GIB, txertoa, antigorputz neutralizatzaileak, Env fusio-glukoproteina.Abstract: HIV is the causative agent of one of the most lethal pandemics in human history, AIDS. Although in recent years HAART therapy has considerably reduced death rate, new infections keep arising. Therefore, a preventive vaccine remains the most promising tool to end the pandemic. However, the virus has developed many natural strategies to evade the immune system and, moreover, the special characteristics of the neutralizing antibodies that a vaccine aims to elicit, makes vaccine design extremely challenging. The efficiency of the RV144 clinical trial and the promising results obtained by passive immunization with broadly neutralizing antibodies suggest that the objective of obtaining an effective vaccine is closer. Until now, a myriad of vaccine strategies have been attempted but the expected results have not been yet ob-EKAIA 32.indd 7 EKAIA 32.indd 7