Laburpena: Gaur egun, alkohol-kontsumoa oso hedatua dago gure gizartean. Nahiz eta gizartearen aldetik oso onartua egon, iradoki izan da batetik efektu euforikoak eragiten dituela, eta bestetik asaldura fisiko zein psikiko kaltegarriak eragin diezazkiokeela organismoari. Alkoholaren zinetika nahiko aldakorra izan daiteke eta horrek nabarmen baldintzatzen ditu organismoan sortzen diren eragin akutuak. Bestalde, alkoholaren luzaroko kontsumoak ere efektu kaltegarriak ditu, esate baterako, menpekotasuna. Ondorioz, gizakiak alkoholdun edariak hartzeko behar handia sumatzen du. Horrekin lotuta, alkoholikoak tolerantzia garatuko du, eta gero eta alkohol kantitate handiagoak beharko ditu. Artikulu honetan, berrikusi egingo dira gorputzeko alkohol kontzentrazio handiagoak baldintzatzen dituzten prozesu zinetiko garrantzitsuenak, baita alkoholak eragindako efektu akutuak zein kronikoak ere.Hitz gakoak: Etanola, menpekotasuna, abstinentzia-sindromea, tolerantzia.
Abstract:Alcohol consumption has widespread use and acceptance in today's society. Besides the euphoric effect, alcohol can also produce unpleasant psychological and physical side effects. The acute effects of alcohol depend on its kinetics which varies among the individuals. On the other hand, prolonged use can also produce severe unwanted effects, such as dependence. As a consequence, the person will have an urgent need to drink alcohol. At the same time, the alcoholic will develop tolerance and therefore higher amounts of alcohol will be required for obtaining the same effects. In this article, we will review the kinetic processes that have a higher impact in alcohol plasmatic concentrations. We will also analyze the acute and chronic effects induced by alcoholic beverages.