Laburpena: Azken urteotan infekzioen tratamendua mundu mailako osasun publikoko arazo bilakatu da, erresistentzien garapenaren ondorioz, bakterio multirresistenteen agerpena izugarri igo baita. Antibiotiko berrien gabeziak merkatuan daudenen dosifikazioen optimizazioaren premia areagotzen du. Zenbait pazientetan, gaixo larrietan esaterako, aipatutakoa egitea bereziki zaila suerta daiteke. Izan ere, beraien egoera fisiopatologikoa dela eta, medikamentuen farmakozinetika eta farmakodinamia eraldatuta daukate. Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoak, Monte Carlo simulazioekin batera, dosifikazio-erregimenen optimizazioa ahalbidetzen du. Horrela, tratamenduaren arrakasta bermatu eta erresistentzien agerpena ekiditen da.Hitz gakoak: Antibiotikoak, populazio-farmakozinetika, analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa, Monte Carlo simulazioa.Abstract: Nowadays, the treatment of infectious diseases has become a global health issue, due to multi-resistant antibiotic bacteria. The lack of new antibiotics enhances urgent need for current antimicrobials' dosing regimens optimization. This could become an extremely challenging duty when treating some kind of patients, such as the critically ill; as due to their physiophatological situation, both pharmacokinetics and pharmacodynamics might be altered. PK/PD analysis, together with Monte Carlo Simulation, might be a useful tool in order to optimize dosing regimens of antibiotic agents and, therefore, improve clinical outcome and diminish emergence of resistances.