“…Arratoi kumeekin egindako ikerketei dagokienez, ezkutuko inhibizioa garapen-etapa goiztiarrean demostratzeko zailtasun gehiago azaldu dira. Izan ere, orain arte arratoi kumeekin eskuratutako emaitzak ez dira batere koherenteak izan, nahiz eta azken urteetan zenbait ikerketak ezkutuko inhibizioaren fenomeno hau behatzea lortu duten (Cheatle eta Rudy, 1979;Chotro eta Alonso, 1999Gaztañaga et al, 2015;Hoffmann eta Spear, 1989;Kraemer, Hoffmann, eta Spear, 1988;Mickley et al, 2014;Yap eta Richardson, 2005). Baina beste hainbat ikerketa ere badaude, zeinetan fenomeno hau aurkitu ez den (Guanowsky, Misanin, eta Riccio, 1983;Manrique, Gamiz, Moron, Ballesteros eta Gallo, 2009;Misanin, Blatt eta Hinderliter, 1985;Nicolle, Barry, Veronesi, eta Stanton, 1989).…”