Emakumeen parte-hartzea trikitixan esponentzialki hazi da azken hamarkadetan, lehen gizonentzako jarduera esklusibo bat zen heinean, euskal kulturan errotutako beste hainbat fenomeno bezala. 1980ra arte oztopatutako eremu bat izanik, egun trikitilarien zenbatekoaren guztizkoaren zati nabarmen bat osatzen dute. Datu-banku ezberdinetako eduki analisia erabilita, artikuluak azken hamarkadetako hazkunde hori erakusten du, ezaugarri kuantitatiboen arabera. Gainera, trikitixa fenomenoa biko bezala hartzen da, eta, horregatik, soinu txikiaren eta panderoaren azterketa era banatuan ere burutzen da, aipatutako hazkundean perkusiozko elementura mugatzea emakumeen galarazpenerako bide ere izan delako. Hitz gakoak: trikitixa; genero ikerketa; euskal kultura; panderoa.