Laburpena: Susperraldian dauden energia iturri berriztagarri berriak berebiziko garrantzia izatera iritsi dira gaur egungo gizartean. Petrolioarekiko menpekotasuna eta berotegi efektua direla medio, energia lortzeko bide berriak miatu beharra nabarmendu da. Ozeanoek eta itsasoek energia kantite handia pilatzen dute bere baitan. Hala ere, gizakia oraindik ez da gai izan energia honetaz egokiro baliatzeko. Ur-zutabe oszilatzailean oinarritutako metodoa da gaur egun itsasotik energia ateratzeko sistema guztien artetik gehien ikertuenetako bat. Alabaina, lorturiko efizientzia baxuek zaildu egiten dute teknologia honen erabilera. Gaur egungo kontrol-metodo berriek, aldiz, efizientzia hau hobetzea ahalbidetzen dute. Metodo hauen artean badago potentzia maximoko puntuaren jarraipena, batez ere energia eolikoan asko erabilia.
Hitz-gakoak: olatu-energia, ur-zutabe oszilatzailea (OWC), potentzia maximoko puntuaren jarraipena (MPPT).Abstract: New emerging renewable energy sources are reaching a vital importance in the actual society. Novel ways of energy harnessing must be explored to overcome fuel dependency and the global warming. There is a huge amount of energy to be obtained from oceans and seas. However, the human being has not been able to harness this energy properly. Oscillating Water Column-based (OWC) method is at present one of the most studied techniques among the ocean energy systems. Nonetheless, low efficiencies in energy conversion hinder the success of this technology. The recent control methods allow to improve this efficiency. Among these methods the Maximum Power Point Tracking (MPPT) strategy can be found, which is extensively used in wind energy.