“…Azken sei hamarkadetan, BHEko motibazioari buruzko ikerketa esponentzialki hazi da, ziur asko banakakoen desberdintasunei buruzko beste edozein arlo baino gehiago (Boo, Dörnyei eta Ryan, 2015, 145). Hori erakusten dute berriki egindako ikerketa sintetikoek (Boo, Dörnyei eta Ryan, 2015, Al-Hoorie, 2017 eta bibliometrikoek (Wu, 2022), 2000 eta 2021 arteko argitalpen-corpus bati buruzkoak. Bigarren mailako iturri horiek argitzen dute orain arte azterlan praktikoen gainetik azterlan teorikoak izan direla nagusi (Boo, Dörnyei eta Ryan, 2015, 149-150); gaur egun nagusi den ikuspegi teorikoa Nia-H2aren motibazio-sistema dela (Boo, Dörnyei eta Ryan, 2015, 153-154;Wu, 2022, 11-14); azterketa enpiriko gehienek motibazioa ikasleengan aztertu dutela, eta ez horrenbeste irakasleengan edo desgaitasunen bat duten ikasleengan , eta hirugarren mailako erakundeetan, gehienbat asiarretan, non ingelesa atzerriko hizkuntza gisa ikasten baitzen (Boo, Dörnyei eta Ryan, 2015, 151;Mahmoodi eta Yousefi, 2022, 282-283).…”