Laburpena: Goi-tentsioko korronte zuzeneko (ingelesez, High Voltage Direct Current HVDC) garraio-sistemak gero eta garrantzitsuagoak dira sistema elektrikoan, onura ekonomiko eta teknikoak direla eta. Hala ere, akatsen bat gertatzen denean, korrontea eteteak oraindik ere erronka izaten jarraitzen du HVDC sareetan. Desiragarriak ez diren korronteak eteteko, korronte zuzeneko etengailuak erabil daitezke, baina horien gaitasuna mugatua da. Egoera hala izanik, akats-korronteen mugagailuak (ingelesez, Fault Current Limiter FCL) dira proposamenik egokiena akats-korronteak maneiagarriagoak diren balioetara txikitzeko; hartara, sistema elektrikoaren garraio-ahalmena handitu daiteke, ekipamendua aldatu beharrik gabe. Sarean aldez aurretik legokeen ekipamendua gai izango litzateke korronte berriak kudeatzeko eta sistema era eraginkorrean babesteko FCLen erabilpenaz. Artikulu honetan, FCL tresnen ezaugarri orokorrak eta sailkapena aurkezten dira. Ondoren, egoera solidoko FCLa erabili da maila anizkoitzeko bihurgailudun (ingelesez, Modular Multilevel Converter MMC) VSC-HVDC (ingelesez, Voltage Source Converter) sistema batean, eta horren jokaera azaltzen da simulazio bidez.Hitz gakoak: Goi-tentsioko korronte zuzena (HVDC), akats-korronteen mugagailua (FCL), korronte zuzeneko etengailua, maila anitzeko bihurgailua (MMC), egoera solidoa, supereroaleak.Abstract: High Voltage Direct Current (HVDC) transmission systems are playing an important role due to their economical and technical benefits in the countries where the electric grid is expanding fast. However, fault current interruption is still an unsolved challenge in these HVDC grids. In order to interrupt undesirable currents, DC circuit breakers can be used, but their capability is limited. Under that scenario, Fault Current Limiters (FCL) arise as a good approach in order to reduce fault currents to a more