“…Ikastaroan, irakasleak hainbat tresna aukera ditzake ikaskideekin, beste erakunde batzuetako solaskideekin edo solaskide ezezagunekin idatzizko edo ahozko interakzioa sustatzeko, besteak beste: wikiak , bideokonferentziak (Jauregi et al 2012), mundu birtualak -hala nola Second Life- (Kruk, 2022), sare sozialak -esaterako Facebook- (Akbari, Pilot eta Simons, 2015), mezularitza-zerbitzuak -WhatsApp, kasurako- (Alamer eta Al Khateeb, 2023) eta irakurketa sozializatuko aplikazioak -hala nola Perusall- (Kohnke eta Har, 2022). Halaber, lantaldeak edo coworking birtualeko espazioak erabiltzea bultza daiteke, hala nola Focusmate, banaka egin beharreko edo aspergarriak izan daitezkeen atazak egiteko.…”