Laburpena: H 2 -aren eskariaren igoerak, petrokimikako lehengai eta erregai garbi gisa erabiltzeko, petrolioaz bestelako lehengaiak jatorri duten prozesuen garapena bultzatu du. Prozesu horien artean, biomasak arreta berezia bereganatu du haren erabilgarritasunagatik eta berriztagarritasunagatik. Biomasatik H 2 -a lortzeko zeharkako bideek gero eta jakin-min handiagoa eragin dute, esate baterako, biomasatik eratorritako oxigenatuen bidezko lurrun erreformatzeak. Horien artean, bio-oilak interes handia dauka, beste bideek baino bideragarritasun ekonomiko handiagoa izan baitezake. Izan ere, bio-oilak ekoizpen deslokalizatua izan dezake biomasaren ekoizpen-fokoetan eta ondoren, unitate zentralizatuetara garraia daiteke balioztatzeko. Dena dela, prozesu horretan kontuan hartu beharra dago lignina pirolitikoak sortzen dituen arazoak, zehatzago, erreakzio-ekipoan eta katalizatzailean depositatzen den hondakin solidoa bio-oila lurruntzen denean. Arazo hori gainditzeko, beharrezkoa da teknologia eskalagarria. Horretaz gain, katalizatzaile aktibo, selektibo eta iraunkorren garapena funtsezkoa da prozesu horren bideragarritasuna lortzeko. Lan honetan, bibliografian dauden bio-oilaren erreformatzearen estrategia nagusiak aurkezten dira, ikerketa-taldearen emaitza originalak nabarmenduz.Hitz gakoak: bio-oila, hidrogeno ekoizpena, lurrun erreformatzea, CO 2 -aren harrapaketa, ohantze fluidizatua.
Abstract:The growing demand of H 2 for its use as petrochemical raw material and clean fuel has boosted the development of processes for its production from alternative sources to oil, among which biomass has received special attention due to its availability and renewable nature. There is an increasing interest in the development of indirect routes for H 2 production from biomass, via steam reforming of biomass-derived oxygenated compounds. Indirect pathways to obtain hydrogen from biomass, such as the EKAIA 32.indd 35 EKAIA 32.indd 35