Laburpena: Polipropileno/Poliamida (PP/PA) nahasteak prestatu dira eta kopolimerokonpatibilizatzailea eta nanosilika gehitzeak nahaste horietan duen eragina aztertu da. Azterketa mikroskopikoak erakusten duenez, nahasteek emultsio antzeko morfologia dute, polipropilenoak fase jarraitua osatzen duelarik. Konpatibilizatzailea zein nanosilika gehitzeak PA tanten tamaina nabarmen murrizten duela antzematen da. Nahaste bitarrak fluxu jarraitu baten eraginpean daudenean, PA tanten koaleszentzia gerta daiteke eta, ondorioz, tanten tamaina handitu egiten da. Kopolimeroa zein nanosilika daukaten nahasteen kasuan, ordea, morfologia ez da eraldatzen fluxuaren eraginez. Fluxu oszilakorrak burutu dira nahaste desberdinen ezaugarri biskoelastikoak lortzeko. Neurketa biskoelastikoen bidez lortzen diren erlaxazio-espektroen azterketak morfologian gertatutako aldaketak detektatzeko gai direla frogatzen da.Hitz gakoak: polimero-nahasteak, konpatibilizatzailea, nanosilika, morfologia, koaleszentzia, erlaxazio mekanikoak.Abstract: Polypropylene/Polyamide (PP/PA) blends have been prepared and the effect of adding compatibilizer copolymer and nanosilica to the blends has been studied. Microscopic analysis shows that the blends exhibit an emulsion-like morphology, with polypropylene as a continuous phase. The addition of a compatibilizer, as well as nanosilica particles, reduces significantly the size of PA droplets. When the binary blend is submitted to a continuous flow, coalescence of PA droplets may occur, which leads to