Laburpena:Ibilgailu elektriko eta hibridoetako propultsio-sistemetan erabiltzen diren motor elektrikoen artearen egoera aztertzen du artikulu honek. Horrez gain, makina horiek kontrolatzeko ohikoak diren FOC (Field Oriented Control) eta DTC (Direct Torque Control) kontrol-egiturak azaltzen eta konparatzen dira, eta baita motorraren posizio eta abiadura mekanikoa neurtzen duen sentsorerik gabeko kontrola (sensorless, ingelesez) ere: behatzaileetan oinarritutako estimadoreak, abiadura moderatu eta altuetarako baliagarriak direnak, eta salientzia magnetikoan oinarritutako metodoak, abiadura baxu edota ibilgailua geldi dagoenean ezartzen direnak. Amaitzeko, teknologiak etorkizunean izan ditzakeen erronkak eta joerak azaltzen dira.
Hitz-gakoak:Ibilgailu elektrikoa, motor elektrikoak, sentsorerik gabeko kontrola.
Abstract:This article provides a state of the art of the electric machine technology used in Electric and Hybrid Electric Vehicle applications. Most common FOC (Field Oriented Control) and the DTC (Direct Torque Control) strategies are explained and compared. Position and speed sensorless control strategies are also detailed: observerbased estimators, suitable for medium/high speed ranges and magnetic saliency based methods, applicable for low speeds and standstill operation. Finally, challenges and future trends of this technology are provided.