Testu honetan, lehenik, aztertzen ditugu arte-erakusketetan artelanak led teknologiarekin argiztatzeari buruzko hainbat ikerlan. Agerian uzten dugu, artearen esparruan, argiztapen mota hau gero eta gehiago erabiltzen dela, dituen iraunkortasunagatik, eraginkortasun teknikoagatik eta jasangarritasunagatik, argiztapen goria ordezkatuz. Jarraian, Bilboko Arte Eder Museoaren kontserbazio eta zaharberritze sailak garatu duen Dario Urzayren Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) (2011) zaharberritze-prozesua nabarmentzen da eta kritikoki aztertzen dugu. Azkenik, konklusio gisa, azterketa honen ondorioz hasitako ikerketa/sorkuntza prozesua aurkezten eta azaltzen dugu.