GAKO-HiTZAK:Haur hezkuntza, berrikuntza pedagogikoa, kanpo espazioa, jolasa, hezkuntza kalitatea.
SArrErAHaur Hezkuntzako kanpo espazioak oso garrantzitsuak dira haurraren garapenerako (Fjortoft, 2004). Haurraren jolasean, ikaskuntzan zein garapenean izan dezaketen eraginagatik, kanpo espazioa goi mailako baliabide pedagogikotzat hartzea aldarrikatzen dute Moserek eta Martinsenek (2010). Horregatik, beren diseinua zaindu beharrekoa da (Miranda, Larrea eta Muela, 2014). Hala ere, Haur Hezkuntzako egunerokotasunean garrantzi eskasa ematen zaio kanpo espazioari. Ikerketei dagokienez ere, gure testuinguruan gaiak ez du ikertzaile askoren arreta piztu, Haur Hezkuntzan egin diren ikerketa gehienek gela barruko dinamika aztertu baitute (Miranda et al., 2014).Eskolako testuingurura mugatu gabe, gaur egungo gizarteak inoiz baino gehiago aldentzen ditu haurrak kanpo espazioetatik. Hainbat arrazoi daude hori horrela izateko, hala nola, teknologiak, trafikoa, eguraldia eta hezkuntza erakundeak (Doucette, Kowalski eta Ransom, 2007;Ernst 2014; Fdzila eta Said;2010; Maynard eta Waters, 2007). Teknologiari dagokionez, haurrak gero eta lehenago hasten dira horiek erabiltzen, eta sasoi batean kanpoan ematen zuten denbora nolabait ordezkatu egin dute (Doucette et al., 2007). Trafikoaren handitzea, berriz, arrisku faktoretzat hartu da eta horrekin batera kanpo espazioaren erabilerarako muga bihurtu da. Hainbat testuingurutan, ordea, Galeseko eskola batzuetan kasu (Maynard eta Waters,