Metanol-intoxikazioa morbilitate handia duen egoera da, nahasmendu metaboliko larriak, itsutasuna eta disfuntzio neurologiko garrantzitsuak eragin ditzakeena. Hori dela eta, diagnostikoa eta tratamendua garaiz ezarri behar dira. Azkenaldian, metanol-intoxikazio kasuen hazkundea antzeman dugu gure ingurunean (% 50 azken urtean) eta gure ospitalean, gehientsuenetan bezala, ez dago metanola neurtzeko analisi-teknikarik eskuragarri.Horregatik, artikulu honetan ospitalean berriki izan diren lau kasu kliniko aurkezten ditugu, gaixo hauen maneiuari eta datu kliniko eta analitikoei dagokien informazio garrantzitsuena aztertuz. Gure helburua zera da: batzuetan zehazten zaila den diagnostiko goiztiarra ezartzeko estrategia baliagarria garatzea.Intoxikazio mota honen hilkortasun-tasa handia izanik eta tratamendua badagoela jakinik, metanol-intoxikazioa berehala identifikatzea garrantzitsua da. Azaldutako kasu klinikoak aztertu ondoren, emaitzek adierazi zuten susmo kliniko handia, azidosi metabolikoa eta anion gap eta osmol gap altuak diagnostiko goiztiarra egitea ahalbidetzen duten ezaugarriak direla.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.