Artikulu honek baliozkotze-prozesu bat biltzen du, zeinak egiaztatu nahi izan duen Lehen Hezkuntzako ikasleek matematikako edukiak ulertzeko Txikipedia lagungarri izan duten ala ez, bai testuari zein testuaren osagarri diren ikus-entzunezkoei erreparatuta. Txikipediako matematikako edukiak Mondragon Unibertsitateko Lehen Hezkuntza Graduan irakasle izateko ikasketak egiten ari diren ikasleek sortu dituzte eta Euskal Herriko sei ikastetxetan baliozkotu dira. Emaitzek erakutsi dute Txikipediako sarrerak irakurtzea lagungarria dela ikasleentzat, nahiz eta ikusentzunezkoen ekarpenarekin lotutako emaitzek galdera berriak sorrarazi dituzten. Hala ere, esan dezakegu humanitate digitalek lagun dezaketela matematikaren irakaskuntza hobetzen, bai irakaslegaien formakuntzan zein ikasleen edukien ulermenean ere.
Brillouin hedatuko denbora eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak, estruktura handien (100 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna dute. Lan honetan, BOTDA konfigurazio sinplifikatua aurkezten dugu. Erabilitako konfigurazioaren helburua sentsorearen prezioa murriztea da, detekzio prozesuan parte hartzen duten seinale optikoen sortze prozesua sinplifikatuz. Proposatutako teknika hau, iturri optiko bati irrati-maiztasun (IM) pultsu modulatu bat aplikatuz sortutako osagai espektralen iragazketa optiko pasiboan oinarritzen da. Laborategiko esperimentuek frogatzen dute tenperatura hedatuko neurriak 1,1 metroko erresoluzioarekin 5 km zuntz optikoan zehar.Hitz gakoak: Zuntz optikoko sentsoreak, Brillouin hedatuko sentsoreak, Brillouin denbora eremu optikoaren analisia (BOTDA).
Brillouin denbora-eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak estruktura handien (120 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna dute, metro bateko bereizmen espazialarekin. Lan honetan, sentsorearen merkatu-prezioa handitu gabe bereizmen espazial txikiagoa lortzeko beharrezkoa litzatekeen teknika erabiltzeak dituen efektu kaltegarriak aztertu egin dira. Izan ere, pultsu azkar bat sortzeko beharrezkoak diren Mach-Zehnder modulagailu elektrooptikoek iraungitze-ratio (ER) txikia dute. Horiek horrela, aztertu egin da pultsatutako seinalea sortzeko sorgailuak duen ERaren eragina BOTDA sentsoreen prestazioetan, akats handiak sortzen direla ondorioztatuz.Hitz gakoak: Zuntz optikoko sentsoreak, Brillouin denbora-eremu optikoaren analisia (BOTDA).
Egungo ikasleek STEM (Science, Technology, Engineering, Mathematics) diziplinetan eta lanbideetan aurkezten duten interes eta motibazio baxua mundu mailako kezka bihurtu da. Euskal hezkuntza-sistemak duen erronka handia da: ikasleek STEM diziplinen konpetentziak bereganatzen dituztela ziurtatzea; aurrerapen zientifiko-teknologiko-digitalez beteriko mundu honetan, STEM lanbideen garrantzia handituz baitoa. Ikerketa honetan, hizkuntza anitzeko 108 STEM proiektuen nolakotasuna analizatu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapara bideratutako eta euskaraz diseinatutako proiektuetan arreta berezia jarriz. Ikerketaren emaitzei esker, etorkizunean euskaraz diseinatuko diren proiektuek bete beharko lituzketen irizpideak zehaztu dira, ekarpen gisa.Hitz gakoak: STEM hezkuntza, STEM proiektuak, alfabetizazio zientifiko-teknologiko-digitala, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
customersupport@researchsolutions.com
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Copyright © 2024 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.