Sarrera: 2012ko urtarrilean GiTEP diziplina anitzeko taldea eratu zenbiriketako tronboenbolismo akutu larriaren tratamendurako, Gipuzkoan, 800.000 biztanleko eremuan. Helburua prozesu honetan inplikatutako zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea zen, erantzun azkarrago, aktiboago, osoago eta indibidualizatuago bat emanaz.Material eta metodoak: GiTEPek barne hartzen ditu medikuntza intentsiboko, kardiologia interbentzionistako, bihotzeko kirurgiako, pneumologiako, erradiodiagnostikoko, erradiologia interbentzionistako, larrialdietako, hematologiako eta onkologiako espezialistak. 2012ko urriaren eta 2016ko abenduaren artean ingresatutako pazienteen ezaugarri demografikoak, tratamendua eta lehen 6 hilabeteetako bilakaera aztertu ziren.Emaitzak: Denbora-tarte horretan 178 paziente ingresatu ziren biriketako tronboenbolismoagatik Gipuzkoako zainketa intentsiboen unitateetan, European Society of Cardiologyren 2014ko sailkapenaren arabera estratifikatuta. Horietatik, 124 pazientetan (% 70) aktibatu zen GiTEPKodea, eta horien artean 35 arrisku handikoak eta 89 arrisku ertain-altukoak izan ziren. Batez besteko adina 65 urtekoa izan zen, eta % 50,6 gizonak izan ziren. Gehien erabili zen tratamendua antikoagulazioa izan zen (% 57,3). Birperfusio aurreraturako, kateter bidez gidatutako teknika farmakoinbasiboa (% 28,1) eta rtPA bidezko fibrinolisi sistemikoa (% 12,4) erabili ziren. Ez zen inor ebakuntza bidez tratatu. % 6,7k konplikazio hemorragikoak izan zituen, bat bera ere ez bizi-arriskukoa edo intrakraneala. ZIUko egonaldiaren mediana 3 egunekoa izan zen, eta ospitalekoarena 9 egunekoa. 30 egunerako hilkortasuna% 6,2koa izan zen. Eztabaida eta ondorioak: Biriketako tronboenbolismo larriaren diziplina anitzeko kudeaketak paziente hauen tratamendurako jarrera proaktiboago eta antolatuago bat ahalbidetu du, konplikazio hemorragiko larririk gabe eta espero baino hilkortasun txikiagoarekin.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
customersupport@researchsolutions.com
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Copyright © 2025 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.