Laburpena: Ingurumeneko uretan kutsatzaile organiko desberdinak aurkitzen dira, nahiz eta kontzentrazio baxuetan izan (ng/L mailan). Araztegien irteera korronteak izan ohi dira konposatu horien iturririk nagusietako bat, araztegiek erabiltzen dituzten mekanismoak ez baitira gai kutsatzaileen arazketa osoa burutzeko. Horien artean, konposatu disruptore endokrino (EDC) izenez ezagutzen diren konposatuak aurki daitezke, eta horiek ingurumenean bizi diren espezieetan aldaketa endokrinoak sor ditzakete, nahiz eta EDCak kontzentrazio baxuetan egon. Kalte horien artean, malformazioak, populazioen aldaketak edo intersexualitatea dira nabarmenenak. Hau guztia ikusirik, kimika analitikoaren ikuspuntutik oso garrantzitsua da metodo analitiko sentikorrak garatzea konposatuak ur-eta biota-laginetatik erauzi eta garbitzeko, bai eta konposatuek biotaren atal desberdinetan metatzeko duten joera aztertzeko ere.Hitz gakoak: konposatu disruptore endokrinoak, erauzketa-metodoak, biokontzentrazioa, ur-laginak, biota.Abstract: There are several organic contaminants present in the aquatic environment, even they are find at very low concentrations (ng/L level). The effluents of the wastewater treatment plants (WWTP) can be one of the main sources into the environment, since the mechanism used by the WWTP are not fully efective for the complete removal of the contaminants. Among them, some of them are classified as endocrine disrupting compounds (EDCs) and they can provoke endocrine alterations in the species habiting in the water even they are found at low concentrations. Malformations, a decrease on the polulation or intersexuality are the most significant damages. Thus, the development of highly sensitive analytical methods for the extraction and clean-up of the water and biota samples is vital from an analytical point of view together with the accumulation capacity of the compounds in the different biota compartments.