Laburpena: Lan honetan, optimizatu egin da bi urratseko jariakin gainkritikoaren bidezko erauzketa (SFE Supercritical Fluid Extraction), ardo hondakinetatik konposatu bioaktiboak lortzeko. Ondorioz, lortu da lehen urratsean gantz azidoak soilik eta bigarren urratsean polifenolak soilik erauztea. Polifenolek egonkortasun eskasa dute ordea. Hori dela eta, zurrusta-bibrazio bidezko mikrokapsularatzea (VNM Vibration Nozzle Microencapsulation) erabili da 150 eta 300 µm-ko zurrustekin kaltzio-alginatozko eta kaltzio-alginato-kitosanezko tamaina ezberdinetako polifenolen mikrokapsulak eratzeko. Prozesu horretan eragina duten aldagaiak optimizatu, kapsulak sortu eta haien egonkortasuna aztertu da 6 hilabetetan zehar hainbat kontserbazio-baldintzatan (4°C-ra ilunpean eta giro-tenperaturan ilunpean eta argipean). Ondorioz, ikusi da kapsulatutako polifenolen egonkortasuna baldintza guztietan kapsulatu gabeena baino askoz ere handiagoa dela.Hitz-gakoak: Ardo-hondakinak, Jariakin gainkritikoaren bidezko erauzketa, mikrokapsularatzea, gantz azidoak, polifenolak.Abstract: In this study supercritical fluid extraction (SFE) has been successfully applied to a sequential fractionation of fatty acids and polyphenols from wine wastes. Unfortunately, polyphenols have a poor long-term stability, so they were encapsulated through vibration nozzle microencapsulation using two nozzles of 150 and 300 µm and sodium alginate and sodium-alginate-chitosan as polymer. Long-term stability of the created microcapsules was studied for 6 months taking into account different storage conditions: at 4 °C in darkness, and at room temperature in darkness and in presence of light. Encapsulated polyphenols were found to be much more stable compared to free polyphenols regardless the encapsulation procedure and storage conditions.