Laburpena: Osteoporosia osasun-publikoan garrantzi nabarmena duen gaixotasuna da. Gero eta gehiago dira gaixotasun hau pairatzen duten pertsonak, eta gaur egun arte egindako esku-hartzeak ez dira guztiz eraginkorrak. Ariketa fisikoa hezur-dentsitatea metatzeko eta mantentzeko prozesuetarako funtsezkoa den bizi-ohitura da. Gainera, hezurraren eta giharraren arteko lotura dela eta, egindako ariketa fisikoak, hezurrean gain, giharrean ere badu eragina. Kontuan hartu beharrekoa da gaztaroan hezur-dentsitate mineralean lortutako maila maximoa erabakigarria dela bizitza osoan zehar izango den hezur-osasunean. Lan honetan, ariketa fisikoaren bitartez hezur mineralaren metaketa nola sustatu eta mantendu azaltzen da; giharraren eta hezurraren arteko seinaleztapen gurutzatuak eta adinak, osteoporosiaren oinarrizko prebentzioan, zer eragin duten kontuan hartuz.Hitz gakoak: hezur-dentsitate minerala, ariketa fisikoa, seinaleztapen gurutzatua, adina.Abstract: Osteoporosis is a serious public health disease. An increasing number of people are affected by it and to date, intervention programs are not being effective. Physical activity is a determinant life habit in the accumulation and maintenance of bone mineral. In addition, due to the link between bone and muscle, physical activity plays an important role in the bone and also has effects in the muscle. The Peak Bone Mass achieved at the end of the growth period, plays an essential role in the bone health throughout life. In this article is explained the importance of the physical activity in the EKAIA 33.indd 67 EKAIA 33.indd 67