Euskara Batuak ibilbide luzea egin zuen ahoskera arautu gabe; 1998an argitaratu zituen Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindurako arauak. Ahoskera Batzordeak lan honetan proposatzen du ahoskeraren bidez eredu batu zaindua euskalkiekin lotzea, euskarak erabilera oso eta normalerako behar dituen hizkera-maila guztiak gara ditzan. Ahalegin ho-rretan arreta berezia jarri behar da hizkera formal batuenetik lagunarteko euskara desberdi-netarainoko bideak zaintzean (edo, ez badaude, eraikitzean).
Lapurdiko hego-ekialdean gaur egun egiten den euskararen kokapen geolinguistikoari buruz joateko abiaburu bat eskaintzen da lan honetan. Funtsean, Bonaparte printzeak mendebaleko behe-nafarreraren Lapurdiko azpieuskalkian sartu zituen bi hizkerak izan ditut aztergai: Larresoro eta hau inguratzen duten herrietako hizkera Hazparneko eskualdekoarekin alderatu dut. Eremu zabal hau ez da erabat uniformea, baina aldeak ez dira bat-batekoak, Uztaritze-Zuraide-Ainhoa lerrotik Nafarroa Behereko muga bitartean era mailakatuan aldatzen da.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.