Gasteizko Hezkuntza Fakultateko irakasleak, UPV/EHUAspalditik Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren garrantziaz jabetu gara hezkuntza-komunitatean. Hori horrela, pertsona orori gizaki izateagatik dagozkion eskubide bortxaezinen ezagutza ezinbestekoa da, eta ikasleei gizartean gertatzen diren eskubideen urraketez ohartarazi behar zaie. Benetako berdintasunean oinarritutako gizarte demokratikoa helburutzat izanda, horrelako jarrerak ekidin beharrean gaude, horiek salatuz eta horiei aurre egiteko irtenbideak bilaraziz. Azken finean, Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren bidez gizabanako eta gizatalde kritikoak sortu nahian gaude, gure ikasleak herritar aktiboak, parte-hartzaileak eta eraldatzaileak bilakatuz eta bizikidetza erraztuko duten subjektuak sorraraziz. Horretarako, Gasteizko Hezkuntza Fakultateko ikasleekin hasierako praktika analitiko bat egin da Adi-Adian moduluaren barnean, non Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eskubide zibil, politiko, sozial eta kulturalak egungo berriekin harremanetan jarri diren; bide batez, Konpetentzia Sozial eta Zibikoa garatu eta ikasleak Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren praktikotasunaz jabetu dira. Bestalde, koebaluazio-ariketa baten bidez, ikasleek ikaskuntza-prozesu honi buruzko hausnarketa egin dute, eta emaitza positiboak lortu.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.