Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzatik baztertuta egon da, izan ere, indarrean izan diren metodoek hizkuntzak modu bereizian irakatsi beharra azpimarratu dute haien arteko interferentziak saihesteko asmoz. Alabaina, itzulpena baliabide didaktiko egokia izan daiteke, gogoeta metalinguistikoa eta hizkuntzen arteko konparazioa ahalbidetzen baititu. Balio hori are interesgarriagoa izan daiteke hezkuntza sistema eleaniztunetan: euskarazko murgilketa ereduan, adibidez. Halere, gaia gutxi ikertu da eta ez dakigu itzulpena nola erabiltzen den. Lan honetan, lehen hurbilpen bat egin nahi izan dugu: itzulpenak bigarren hezkuntzako euskara irakasgaiko testuliburu batean zer leku duen eta nola lantzen den ikustea da artikulu honen xedea. Horretarako, testuliburuko adibide batzuk aztertzeaz gain, itzulpenaren balio didaktikoa hobeto ustiatzeko zenbait proposamen didaktiko zehatz ere egin ditugu.
Euskal Filologian eta Arte Ederretan lizentziatua Lazarragak gaztelaniazko literaturako lanak izan zituen eredu eskuizkribuko zenbait poema idazteko: Aitac ezcondu ezpanagui da horietako bat. Poema hori eta XVI. mendeko beste bost poesia-lanen (lau gaztelaniaz, bat portugesez) arteko konparaketa eginda, antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuz, Lazarragak erabili ahal izan zituen iturri eta ereduetara iritsi nahi izan dugu ikerketa-lan honetan. Gure aztergai nagusiak izan dira: poemako gai nagusia (ezkontzeko grinaz dagoen neska gaztea) eta haren hedadura mendebaldeko Europan, poemaren metrika (bilantzikoa), gaztelaniazko ereduek errefrauekin duten lotura estua eta poemaren tonu erotiko gordina. Atal horiek garatu ahala, agerian geratzen dira batez ere Lazarragaren poemaren eta garai bereko gaztelaniazko literaturaren arteko loturak, baina, halaber, mendebaldeko Europako literaturarekin izan dezakeen harremana, bai eta garaiko euskal literaturarekin batzen duen ezaugarriren bat ere. GAKO-HITZAK: XVI. mendeko literatura • Literatura erotikoa • Errefrauak • Espainiar kantzioneroa. The poem Aitac ezcondu ezpanagui (If father doesn't marry me) of the Lazarraga manuscript: sources and models Lazarraga took the spanish literature as a model when writing some poems of his manuscript: this is the case of the poem Aitac ezcondu ezpanagui. Comparing this poem and five others (four in Spanish, one in Portuguese) by analyzing similarities and differences among them all, it leads us to the main goal of this paper: the sources and models Lazarraga could have used when writing his poem. Our principal subjects of investigation are: the main topic of the poem (a young girl longing for getting married) and its spread in Western European literature, the metre of the poem (a refrain poem: Spanish villancico), the close relation between the Spanish poems and proverbs, and the erotic-almost obscene-content of the poem. As we develop all these subjects, we specially understand how the poem relates to the Spanish literature of the 16 th century, but also to European literature, and we also identify some common features with Basque literature.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
customersupport@researchsolutions.com
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Copyright © 2024 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.