Letrak eskuz idaztearen hil-kanpaiak jo zituzten Estatu Batuetan 2010. urteaz geroztik eta Finlandian 2016. urteaz geroztik. Izan ere, letrak eskuz egiten irakastea curriculumean soilik Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara arte aurreikusten dute, ondorengo ikasturteetan teklatua sustatuz egingo dute (HW21 Community, 2014; Tubia, 2014). Erabaki horrek eraginak izan ditzake beste herrialde batzuetan, gurean kasu. Eta agian eskuz idaztearen hil-kanpaiak azkarregi jotzea baino interesgarriagoa da nazioartean modu sistematikoan aztertu den haurren idazketa azaleratzea, eskuidaz ke ta ren onuren inguruan egin diren aurkikuntzak plazaratzea eta curriculumarekiko proposatu diren zenbait zertzelada ematea. Gainera, euskaraz eskuz idazten jarri ditugu Lehen Hezkuntzako haurrak eta nazioartean ingelesez, txineraz eta portugesez aurkitu dutena frogatzen saiatu gara. Literaturaren errepasoa eginda eta gure ikerketa azalduta, esku-idaz ke taren inguruan hausnartzea eta hura berrenfokatzea bilatzen da.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.