Artikulu honetan Luzaideko hizkera adierazkorraren alderdi bat, sakre, birao edo juramentuei dagokiena biltzera entseatu gara. Hango eta inguruetako idazle zenbaiten lanak ere baliatu ditugu. Gure asmoa da ondoko beste artikulu batean esamoldeen alderdia lantzea.
Lan honetan Nafarroa Behereko euskaran idatzitako hiru gutun ematen ditugu argitara, lehenik egileak –Leon Erdozaintzik– izkiriatu zituen modu berean, gero egungo grafiarekin eta azkenik gaztelaniara itzulita. Eskutitz hauek 1913, 1916 eta 1918koak dira, hots, aurrenekoa Lehen Mundu Gerlaren aitzinekoa eta beste biak gerla garaikoak. Argentinan idatzi zituen egileak, anaiari igorri ziona toka eta aitari zuzendutakoak begiramenezko zuka alokutiboan.
Lantxo honetan Luzaideko aditz aberatsaren alderdi txiki bat baizik ez dugu ukitzen, hain zuzen ere adizki trinkoen orainaldiko paradignei dagokiena, bizirik dauden hiru erregistroetan, hots, eztabadakoan, hikako alokutiboan (toka / noka) eta xukakoan. Luzaiden ibiltzen diren –ke-dun formak ere jaso ditugu eta garrantzi berezia eman nahi izan diegu adizkien konbinaketako aldaerei. Gainera, laguntzaileak ere badiren *edun edo ukan eta izan-en kasuan bereziki, aditz nagusia kontsonantez edo bokalez bukatzen den aztertu dugu, eta bigarren kasuan zein bokalez bukatzen den. Ezezkoetan adizkiek izaten dituzten aldakuntzak eta aditz modalekin (behar ukan eta nahi ukan-ekin) laguntzaileek hartzen duten itxura ere aintzat eduki ditugu.
Goizuetan juramentuak egiteko, maldizioak botatzeko eta besteez gaizki esaka aritzeko erabiltzen diren hitzak eta esapideak jaso ditugu lan honetan. Horretarako, lau atal nagusi bereizi dira: lehenbizikoan, nolako harridura hitzak edo esapideak dauden azaltzen da, bigarrenean erru edo akats fisikoei erreferentzia egiten dieten hitzen zerrenda agertzen da, hirugarrenean nortasunari erreferentzia egiten diotenak, eta laugarrenean esandakoa indartzeko erabiltzen diren hitz edo esamoldeak aipatzen dira. Bestalde, nolabaiteko mailaketa burutze aldera, agertu nahi izan da, baita ere, emandako irain-hitzak zein mailatakoak diren, hau da, arinak, erdi mailakoak edo gogorrak diren, irakurlearentzat erreferentzia izan dadin. Azkenik, lan bera aurkezten da baina hitzen formari begiratuz egin daitekeen sailkapena eskainiz, xehetasun eta zehaztapen askorik gabe, hala ere.
Artikulu hau Luzaideko (Nafarroa) euskara biltzen eta aztertzen duen lan zabalago baten zati da. Oraingoan egileek mugako herri horretako hizkeran kausitu dituzten hitz eratorriak jasotzen dituzte, eta atzizkika (edo aurrizkika, des- eta ez-en kasuetan) sailkatzen. Ahal izan denean, hitz eratorriaren adiera argiago ikus dadin, Luzaideko euskaran moldatu adibidea sartu da. J. M. Satrustegik herri horretako hiztegiaren gainean egin lanak ere aintzat hartu dira.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
customersupport@researchsolutions.com
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Copyright © 2025 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.