Nola erabili onomastikaren ekarpenak dialektologia ikerketetanEuskal hizkera eta dialektoak gaur egun -237-271 ikasia bainuen, izen haiei sorrera eman zien hizkera nolakoa zen jakin nahi nuen, Elkanoko Lizarragaren lanetan (orduan ezagutzen genituenetan) ageri zen euskara bera edo irudia zenetz. Bonaparteren mapa famatuan ageri zen hegoaldeko goi nafarreran kokatua izan behar zuen, bai, baina horretarako frogak behar nituen, zantzuak baino gehiago, eta horregatik lotu nintzen onomastika aztertzeari.Banekien prozesu luzea izanen zela. Ekin eta ekin, urteak igaro nituen protokolo artxibategia zeritzanean, Donibane auzoan Agoizko tabernatik hurbil zen hartan, hasieran izugarrizko ilusioarekin, izen berriak ateratzen zirelako, eta nirekin era batera edo bestera lotura zuten gauzak aurkitzen nituelako: Salaberri deitura lehen aldiz 1629an kausitu nuen Uxuen, nire zazpigarren deitura den Abaurre Aezkoako herritik etorritako jendeari zor zitzaiola ikasi nuen, gure ardantzeetako bat zegoen dermioari behiala Lakilazaba ez, baizik Akirazabal edo Akirazabala zeritzala ikusi nuen, egungo aldaera itxuragabetua zegoela, eta aipatu Akirazabal horrek etxe aitzinean, azpian Zonbolozoko duen Aguilar gainarekin nolabaiteko lotura izan zezakeela sumatu nuen orduan.